eu - es

ERABERRITZEAK ETA BARNE-DISEINUA

Eraberritze proiektua zuen beharrak bete eta haiei egokitzetik hasiko da, programa berri bati eta aurrekontu jakin bati erantzutetik. Ezagutu nahi zaituztegu, erantzun bakoitza ezberdina baita, formula bakoitza norbanakoarena, eta zuek baitzarete izaera berezia emango diezuenak zuen lokal edo etxebizitzari.

Eraberritze osoa izan edo parte batekoa, bolumen eta espazioen berrosatzearen bidez DAdAGOn emaitza harrigarriak lortuko ditugu, espazioaren probetxuaz eta fluxu eta erabileren zentzuzko antolaketaz gain, oreka, erosotasuna, argitasuna, zabaltasuna eta jitea emango dituztenak.

Sistema eta instalazioen aukeraketan bideratuko zaituztegu era atsegin eta errazean, baita material eta kolore, altzari eta iluminazioaren hautaketan.

  • Zuen proiektuaren edozein fasetan, edo guzti-guztietan, lagun zaitzategun eska diezagukezue.
  • Planoak eta berrantolaketak. Oinarrizko proiektua. 3D modeloak.
  • Proiektu osoa eta zuzendaritza fakultatiboa.
  • Barne-diseinuko proiektua, altzariak eta iluminazioa.
  • Aurrekontu xeheak. Finantza-programa eta kontrola.
  • Obraren erabateko kudeaketa, lantaldeen koordinazioa eta giltza-eskura proiektuak.
  • Marka-irudi eta diseinu korporatiboa.