eu - es

OBRA BERRIA

Orubeak eskaintzen dizkigun aukerak eta indarrean den hirigintza araudiak eraendutakoa abiapuntu bezala hartuta, planeamendu orokorraren edo garapen planen zehaztapenak osa ditzakegu xehetasun-azterketa baten bidez, lerrokadura, sestra eta bolumenen antolaketari dagokienez; parametro hauen neurriak eraikinak izango duen erabilera eta sustatzailearen helburuei doitzea izango da xedea.

Halaber, DAdAGOk geologia-azterketa, arkeologia-azterketa, lurzoruaren kalitatearen azterketa, jasotze topografikoak eta izango den proiektuaren hasierako baldintza guztiak ezagutzen lagunduko duten gainerako erreminten kudeaketa eskaintzen dizue.

Proiektu osoak honakoak bilduko ditu: oinarrizko proiektua, egikaritze-proiektua ( instalazioak eta egitura), aurrekontu eta likidazio xeheak, zuzendaritza fakultatiboa, kalitate-kontrolerako programa, energia-eraginkortasunaren inguruko azterketa eta osasun- eta segurtasun-azterketak.