eu - es

Arkitektura, diseinua, eta artisautza gustatzen zaizkigu, baita makina, edertasuna, argia, kolorea, oreka, elkarrizketa, zintzotasuna, naturaltasuna, mugak... Eta haiek apurtzea ere.

Gure lanaren zati bat ikusi ahal izango duzuen obra batzuk aukeratu ditugu, hauetako asko erreformak. Proiektuak lantzeaz gain, haiek zuzendu eta lanak ere koordinatzen ditugu, gremio kolaboratzaile bikainak ditugu horretarako. Kasu batzuetan, edukiontzia sortzera mugatzen gara eta bestetan, altzariak bila, diseina eta eraikitzeko eskatzen diguzue, agertokiak, irudiak eta logoak ere sor ditzagula.

DAdAGO ARKITEKTURA 2009an jaio zen, Lucía Zubiaurre Muguruza arkitektoak Donostiako Amara Zaharrean bere estudioa irekitzea erabaki zuenean. Gaur, jende oso ezberdinez osatutako taldea gara, lankidetzarako prest eta arretatsua, zinezkotasunez, proiektu bakoitzean parte hartzeko eta erronka bakoitzari aurre egiteko ilusioz betea, berritzeko, hobetzeko… milesker guztioi.