eu - es

AHOLKULARITZA TEKNIKOA

Zuen proiektua burutzeko lehen pauso gisa, orube edo eraikin baten bila zabiltzatela, eraikuntzan aditua den teknikari baten aholkuak zuen beharretara gehien egokituko den aukera hartzeko erreminta eta giltza lagungarriak emango dizkizue.

Hirigintza araudiaren esparruko mugak estudiatuko ditu DAdAGOk zuen proiektu berriaren eraikuntza kostuak zenbatetsi ahal izateko, edota eraikitakoaren kontserbazio egoera aztertu eta haiek eguneratzeko beharrezko inbertsioen balioespena egiteko.

Zuen helburua bigarren eskuko etxebizitza bat eskuratzea bada, guk lagunduko dizuegu. Bizitegi bakoitzaren berrantolaketa aukerak eta haien aurrekontuak alderatuko dizkizuegu, ezarri beharreko programa eta beharren arabera.